Informatika Zerbitzuaren blogaren edukia ikusi nahi baduzu, hasi saioa @deusto.es kontuarekin edo @opendeusto.es kontuarekin.

 


Guri buruz…

Blog honek Informatika Zerbitzuan ari garen Deustuko Unibertsitateko langileen egunerokoaren gertakari nabarmenenak jaso nahi ditu, modu errazean eta teknizismo gehiegi erabili gabe.

Gune honek bi helburu ditu: unibertsitateko elkarteak lehen eskutik ezagutzea zertan ematen dugun gure denbora: gure lorpenak, akatsak, barneko lanak, ideiak, iradokizunak, gomendioak, proiektuak, asmo berriak…, eta Informatika Zerbitzuak informazioa biltzea, ondoren urteko ekintzen memoria prestatu ahal izateko.

Egunez egun egiten duguna kontatzeaz gainera, beste gauza batzuen berri ere eman nahi dizuegu: zenbat eta zein garen, non dauden gure bulegoak, nola jarri harremanetan gurekin, zein diren gure proiektuak eta zein unetan dauden (gutxienez, hilean laburpen txiki bat).

Amaitzeko, atal berezi bat eskainiko diegu gurekin, aldi baterako (baina intentsitate handiz), lanean aritzen diren bekadunei. Haiek ere beren tokia merezi dute eta gogoeta egitea ere eskatuko diegu, lankidetza amaitutakoan.


Kontsultatu zehatzago sistemen erabilgarritasun-egoera.

Scroll to Top
Honi buruz

Gure web orriaren erabilera errazteko erabiltzen ditugu cookieak. Cookieek aukera ematen digute gure erabiltzaileek gure webgunetik nola nabigatzen duten ezagutzeko eta, horrela, nabigazio prozesuan lagundu ahal izateko eta beren interesekoa izan daitekeen informazioa erakusteko. Erabiltzen ditugun cookieek ez dituzte datu pertsonalak biltzen, Datuak Babesteko Lege Organikoak ezarritakoaren arabera, ez eta identifika zaitzakeen bestelako informazio motarik jasotzen ere.

Cookie teknikoak edo beharrezkoak

Web orria erabilgarri egiten laguntzen dute, eta, horretarako, oinarrizko funtzioak aktibatzen dituzte, hala nola orrialdeko nabigazioa eta eremu seguruetarako sarbidea. Horiek gabe, web-orriak ez du behar bezala funtzionatzen.

Analisi edo neurtarako cookieak

Horien ardura duen taldeari aukera ematen diote lotuta dauden webguneetako erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko. Cookie mota honen bidez jasotako informazioa webguneen, aplikazioaren edo plataformaren jarduera neurtzeko eta gune, aplikazio eta plataforma horietako pertsonen nabigazio-profilak egiteko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten duten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko.