Informatika Zerbitzuaren blogaren edukia ikusi nahi baduzu, hasi saioa @deusto.es kontuarekin edo @opendeusto.es kontuarekin.

 


Guri buruz…

Blog honek Informatika Zerbitzuan ari garen Deustuko Unibertsitateko langileen egunerokoaren gertakari nabarmenenak jaso nahi ditu, modu errazean eta teknizismo gehiegi erabili gabe.

Gune honek bi helburu ditu: unibertsitateko elkarteak lehen eskutik ezagutzea zertan ematen dugun gure denbora: gure lorpenak, akatsak, barneko lanak, ideiak, iradokizunak, gomendioak, proiektuak, asmo berriak…, eta Informatika Zerbitzuak informazioa biltzea, ondoren urteko ekintzen memoria prestatu ahal izateko.

Egunez egun egiten duguna kontatzeaz gainera, beste gauza batzuen berri ere eman nahi dizuegu: zenbat eta zein garen, non dauden gure bulegoak, nola jarri harremanetan gurekin, zein diren gure proiektuak eta zein unetan dauden (gutxienez, hilean laburpen txiki bat).

Amaitzeko, atal berezi bat eskainiko diegu gurekin, aldi baterako (baina intentsitate handiz), lanean aritzen diren bekadunei. Haiek ere beren tokia merezi dute eta gogoeta egitea ere eskatuko diegu, lankidetza amaitutakoan.


Kontsultatu zehatzago sistemen erabilgarritasun-egoera.

Scroll to Top